Podcast: Play in new window | Download
Ibon Fernandez Iradiren auzia azaroaren 24an aztertuko duela Parisko dei auzitegiak jakin genuen atzo, Kasazio Auzitegiak hura preso atxikitzeko erabakia atzera bota ostean. Fernandez Iradi larriki gaixorik dauden euskal preso politikoetako bat da, hamar baitira egoera horretan espetxean daudenak. Hargatik, larunbat honetan, Donostian egingo den manifestaziora joateko deia egin du Sare plataformak. Gipuzkoako hiriburuko kaleak, “aldarrikapen eta elkartasunez” bete ditzatela eskatu die plataformak herritarrei. Deialdi horretaz eta preso gaixo larriek pairatzen duten egoeraz hitz egiteko, bi lagun batu dira gurera. Sare dinamikako Inaxio Oiartzabal eta Fernandez Iradiren senide Ainara Fresneda.