Podcast: Play in new window | Download
Urte beteko etenaren ondoren, berriz itzuli da Hala Bediko irratsaio internazionalista, ohiko egitura mantenduz eta kolaboratzaile berriekin.
Lehen irratsaioaren gorabeherak gorabehera, asteko kronikarekin hasi dugu irratsaioa. Hondurasera begira jarri gara, COPINH erakundeko bi kide hiltzen ahalegindu baitira. Mexikon, Ayotzinapako bi ikasle normalista hil dituztela ere aipatu dugu, Askapenak urriaren 12aren harira atera duen komunikatua irakurtzeaz batera.
Ondoren, elkarrizketaren tartean, Lur Gil, Askapenako kidea, elkarrizketatu dugu, Greziara egin zuen brigadaren inguruan. Azkenik, Colombiako bake prozesuaren nondik norakoak bertatik azalduz, Sebas-en kolaborazioarekin itxi dugu saioa.