Podcast: Play in new window | Download
Hezkidetzaren eta hezkuntza ez formalaren bueltakoak ekarri ditugu gaurko saioaren amaierara, komiki tira bati tiraka. Izan ere, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Eñaut Aiartzaguena marrazkilariarekin hitz egin dute, hark Irribarrez izenpean eginiko Doraemon marrazki bizidunen tirari buruz. Bertan, Nafarroako haurrek ETB3 telebista katea ikusteko aukerarik ez izateari eta marrazki bizidunek hezkidetzaren ikuspuntutik dituzten hutsuneei erreparatu die Aiartzaguenak.