Podcast: Play in new window | Download
Gasteizko Legebitzarrerako hauteskunde kanpaina azken astean sartu den honetan, kanpainaren azterketa egin dute Lander Arbelaitz eta Axier Lopez kazetariek Asier Etxenike soziologoarekin eta Estitxu Garai komunikazio adituarekin. Azterketa hori nabarmendu du Argiako zuzendari Estitxu Eizagirrek astekariaz gurean egin duen aurrerapenean. Horrez gain, 1936an Ondarroatik txalupetan garraitatutako urrearekin eusko gudarientzako Txekoslovakian fusilak erosi zituzteneko istorioaz Urko Apaolazak jasotakoak aipatu ditu. Amaitzeko, Mikel Garciak Lucia Gricman psikologari egindako elkarrizketaren berri eman du.