TERTULIA: Otegiren ‘hautaezintasunak’ baldintzatutako hauteskunde kanpaina

Arnaldo Otegik kuriositatea omen zuen jakiteko juridikoki nola “jantziko” zuten bera lehendakarigai izatearen inguruko balizko ezezko bat, herenegun Catalunya Radion adierazi zuenez. Iluntze hartan bertan heldu zitzaion erantzuna: jostun lan handirik ez dute egin Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko epaileek. Aztertu ere egin gabe, atzera bota dute Otegiren defentsak haren inhabilitazioaren aurka aurkeztutako helegitea. Baina Otegik EH Bilduren aldeko kanpaina egiten jarraitzeko asmoa adierazi du, eta badirudi gai horrek zipriztinduko dituela irailaren 25era arteko egunak. Gauerdian abiatuko den kanpainari begira jarri gara gaurko tertulian Oihana Bartra eta Oier Imazekin.

Hurrengo podcasta

Araitz Rodriguez: "Denon ardura da gizarte sano batean bizitzeko erabaki sanoak hartzea"

og. Ira 8 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan