Podcast: Play in new window | Download
Burujabetzaren bidean, eztabaida gunea indartu dute aurten EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Denak eroak ote gira? hitzaldian, kapitalismoa eta osasuna izan dituzte hizpide. Bestalde, Kurdistango Kongresu Nazionaleko Michelle Alliston eta Frantziatik Kurdistanera joandako bi kide izan dira, besteak beste, emazteen burujabetzaz hausnartzen. ZAD Zone A Defendre mugimenduko kideak ere gonbidatu dituzte, lurralde burujabetzaz aritzeko. Horrez gain, kooperatiba eraldatzaileetan, Autonomia Komunalean eta Lurralde Askean dabiltzan kideekin mahai ingurua antolatu dute, Burujabe, burugabe, burujale izenburupean.