Podcast: Play in new window | Download
Bihar izango da ekainaren 28a, sexu askatasunaren eta aniztasunaren aldeko nazioarteko eguna. Horren harira, Euskal Herriko Bilgune Feministak aurtengo planteatu duen irakurketaren berri ekarri du Oihana Etxebarrietak Bilgune kontari-ren gaurko errepasora. Hain justu, gai horren bueltan gaur bertan Durangon egingo duten mahai ingururako deia ere egin du. Bestetik, udako jaiak abian direnez, espreski prestatu duten kanpainaren berri ere ekarri du.