Podcast: Play in new window | Download
Gaurko albistea da emakume baten gorpua topatu duela Ertzaintzak Zadorra ibaian. 43 urteko gizon batek Poliziari esan dio andrea hil eta Zadorra ibaira bota duela. Goizean gorpuaren bila aritu dira urpekariak, gizonezkoaren testigantza egiaztatzeko, bai, gizonak berak aitortu du hil eta Zadorrara bota duela, eta Ertzaintzak egiaztatzeko beharra ikusi du. Horri tiraka, sexu eraso zenbaiti garrantzia kentzeko nagusitu den joeraz hausnartu dugu tertulian. Duela zenbait egun egin baitzen publiko Ignacio Allende Torbe porno zuzendari bizkaitarraren auzian errudun liratekeela Iker Muniain Athleticeko jokalaria eta David De Gea Manchester United taldeko atezaina. Badirudi izen ospetsua izateak arindu egiten duela zenbait eraso egin izanaren zama, edo horren erakusle izan dira behintzat hedabideetako zenbait titular. Horretaz hitz egin dugu Aitor Abaroa eta Mikel Garciarekin.