Podcast: Play in new window | Download
CGT Frantziako sindikatu nagusiak deituriko manifestazioak milaka lagun bildu zituen herenegun Parisen, lan erreformaren aurka. Manifestarien eta Poliziaren artean liskarrak sortu eta 26 lagun zauritu ziren eta 15 atxilotu zituzten. Frantziako Estatuko hiri nagusietan ere kalera atera ziren, Tolosan eta Marseillan, esaterako. Ipar Euskal Herrian Miarritzeko ordainlekua blokeatu zuten, Hendaiarako noranzkoan. Protestetako partaideen kopuruak eta tentsioak gora egin du azken asteotan, baina Manuel Vallsek ez dirudi atzera egiteko intentziorik duenik. Egoera horretaz hausnartu asmoz, tertuliara ekarri dugu gaia, eta Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin hitz egin dugu.