Podcast: Play in new window | Download
Frantziako lan erreforma dekretuz onartu zutenetik, kaleko protestek ez dute etenik eta kopuru nahiz intentsitate aldetik gora egin dute mobilizazioek gainera. Gai hori aipatu du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Aitzina gazte erakundeak datorren uztailaren 14rako egin duen manifestazio deialdia eta Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoaren lehen egunean euskaraz ikasteko dituzten zailtasunen salaketa ere ekarri ditu. Amaitzeko, joan den asteburuan okupatu zuten Hendaiako gaztetxeaz hitz egin du.