Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoa izan da denboraldiko azken Kirol Leihoa. Tarte zabala eskaini diogu Realari, izan ere, denboraldia bosgarren postuan amaitu du inoizko sailkapenik onena eskuratuta. Igor San Miguel entrenatzailearekin eta Oscar Badallo Marcako kazetariarekin burutu dugu denboraldiaren balorazioa. Bestalde, Naxari Altuna Euskal Telebistako kazetariarekin Athleticek liga irabazi izanak kirol arloan eta sozialki duen garrantzia aztertu dugu. Halaber, Olinpiar Jokoetan izango den Ane Santestebanekin hitz egin dugu. Rion egoteak berarentzat zer suposatzen duen kontatu digu txirrindulariak.