TERTULIA: espazio publikoaren erabilerak duen indarra eta eragiten duen talka

Aste eta erdi inguru darama Gipuzkoa Zutik mobilizazioak martxan: Donostiako Gipuzkoa plaza eta Bulebarra erabili dituzte nagusiki, erraustegia borrokatu beharreko sinbolo gisa hartu eta gizarte eredu berri bat aldarrikatzeko. Baina hiriko beste edozein gune erabil zezaketen: lekua baino, erraustegiaren aurkako aldarria eta mobilizazioa baitituzte ardatz, eta eztabaida piztea helburu. Eztabaida, zalantzarik gabe piztu dute. Eta espazio publikoaren erabilerari dagokionez, Bizkaiko hiriburuko alkate Juan Maria Aburtoren hitzek ere badute nondik heldua, autogestioan sinesten duela baina okupazioan ezetz esan baitu. Ereduen arteko talkaz hausnartu dugu gaurko tertulian Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin.

Hurrengo podcasta

Garikoitz Larrañaga: "Jokoaren munduan euskaraz zerbitzua ematea da gure lana"

og. Eka 9 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan