Podcast: Play in new window | Download
Europako Batasuneko Kontseiluaren erabaki batek zehazten du, Batasuneko kide diren estatuek gainontzeko estatu kideetan ezarritako zigorrak kontuan hartu beharko lituzketela. Hala, irizpidea aplikatuz gero, hainbat euskal presori Espainiako Estatuan ezarritako zigorrak murriztu beharko litzaizkieke, beste estatu kide batzuetan bete dituztenak aintzat hartuta. Euskal preso politikoen etxeratzearen alde lanean diharduen Sare dinamikako kideek jakinarazi dutenez, zazpi dira Europako Batasuneko Kontseiluaren irizpidea aplikatuko balitz, kalean beharko luketen euskal presoak: Josu Arkauz Arana arrasatearra, Jose Jabier Zabala Elosegi hernaniarra, Iñaki Etxeberria Martin iruindarra, Santi Arrospide Sarasola Lasarte-Oriakoa, Francisco Mujika Garmendia ordiziarra, Lemoako Iñaki Bilbao Beaskoetxea, eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko gasteiztarra. Azken hori, gainera, larriki gaixori dago, eta haren egoeraz hitz egin du Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak Luis Galdos neurologoarekin.