MIRARIKERIA: bikini operazioaren frustrazioaren aurrean, maita gaitezen garen bezalakoak

Apirila maiatza aldera ba omen da sektore bat aberasten ari dena. Dirua urte osoan irabaziko dute, baina garai honetatik aurrera urrezko egiten ari dira. Zein diren? Ba dietistak, nutrizionistak eta halakoak, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenaren esanetan, horren berri ekarri du maiatzeko Mirarikeriara. Zergatik, bikini operazioa hasten duelako mundu guztiak. Lehen eguzki izpiekin hasten omen garelako kezkatzen udarako kiloak galdu behar ditugula eta. Dietak merke egin nahi dituztenentzako Interneten topatutako zenbait ere aztertu ditu Martiarenak, baina mesfidantzaz eman digu horien berri. Halakoak ahaztu eta honako gomendioa egin du: “Hondartzara joateko bi gauza bakarrik behar dira: hondartza eta gorputza. Denok dugu gorputza, eta hondartzara joateko gogoa gure esku dago, beraz hondartzan ikusiko gara!”.

Hurrengo podcasta

HITZEN LIOA HIRUTAN - Rosvita II

ol. Mai 27 , 2016