Podcast: Play in new window | Download
Munduak mundutarrago egiten nau, baina ez dut bihotzerrerik kentzea lortzen. Azoketan bazkatzen diren usoak entzuten ditut teilatuan goizero. Arrautzaren bat jarri duten ikustera irteten naiz gosaldu baino lehen. Eguzkitan lehortzen dira nire begiak barrurantz. Gainezka egin duen katiluari begira esnatzen den norbaiten falta nabari dut, mundualdiak ez du bi zentimo baino gehiago balio, usoen oinak gero eta ozenago teilatuan, babeslekurik gabe geratu gara. Azalekoak dira gure kezkak, denbora daukagu pentsatzeko, arnasa botatzen dugu faltan, urak hartzen gaitu akorduan, bustita diraugu, pareko leihoan ez da ezer aldatu momentuz.