TERTULIA: feminismo moldeez eztabaidatzeak ez al du matxismoaren larritasuna desitxuratzen?

Pasa ezazu kaputxa, kamarada! Amorrua zabaldu, bat egin marea beltz honekin, eta jar ditzagun kolokan heteropatriarkatuaren zimenduak. Hainbat kolektibo feministek segitutako bideari jarraituz, berriak ez diren borroka moldeak praktikan jarriz eta biolentzia matxistari erantzun irmoa emateko asmoz, Farrukas kolektiboa jaio zen 2014an, eta hasieran aipatu ditugun esaldi horiek barnebiltzen dituen kolektibo horren iritzi zutabea hedatu zen atzo hedabideetan. Gurean hitz egin izan da feminismoaren baitako borroka moldeez, eta Farrukasen artikuluak gaia berriz mahai gainera dakarrela aprobetxatu dugu tertulian tokia egiteko, eta Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin hausnartu dugu horretaz.

Hurrengo podcasta

Unai Arantzabal: "Aurtengo helburua Xaxau txosna gunetik atera eta herrira zabaltzea izan da"

og. Mai 12 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan