Podcast: Play in new window | Download
Erabakiaren berri duela zenbait aste izan bagenuen ere, atzo eten zuten definitiboki ETBren emisio digitala Nafarroan. Berri horri eta Eurovision lehiaketaren webgunen ikurriñarekin egin dutenari erreparatu die Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoaren hasieran. Horrez gain, TTIP akordio transnazionalaz Greenpeace taldeak publiko egindako zenbait datu larri ere ekarri ditu gogora. Amaitzeko, Gasteizko, Iruñeko eta Kataluniako Legebiltzarrek duten eskumen gabeziaz aritu da.