Petti: “Duela bizpahiru urte egindako kantuak taldearekin landuta, irabazi egin du diskoak”

“Ez idatzizko lege batek dio, kantari bat ez dela heldutasunera iristen pianoaren laguntza soilarekin kanturen bat grabatzen ez duen bitartean. Hori horrela bada, Petti heldu da, eta kasualitatea, aspaldi zor zigun disko rockeroaren baitan gertatu da”. Hori ez diogu guk, Andoni Tolosa Morau-k Berrian idatzia da, eta larunbat honetan Berako artistak Etxeko uzta taldearekin Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko duen Hotzikarak diskoaz ari da. Ba lan horren berri ekarri dugu gaurko sormenaren tartera, eta Halabedi irratiko Jon Aranburuk hitz egin du Pettirekin berarekin.

Hurrengo podcasta

SALDA BADAGO: Ruper Ordorika eta Moï Moï Records

og. Mai 5 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan