Podcast: Play in new window | Download
Aste honetan, Baztango indigenek bideo bidez zabaldu dute Ama Lurra defenditzeko deia, bide batez, Lekarozko Aroztegiaren proiektuaren aurka apirilaren 23rako antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute. Ia egunero ari da izaten albiste Aroztegiako proiektua, herritarren aurkakotasunagatik, besteak beste. Gainera, proiektuak ingurumenean eta Baztango haranean izango lukeen eraginaz gain, euskarari ekar diezaiokeen kalteaz ere ohartarazi dute zenbaitek. Gai horri berari begiratu nahiko genioke guk gaurko tertulian, eta horretaz hitz egin dugu Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin.