Podcast: Play in new window | Download
Aste honetan lurrikara globala eragin dute Panamako paperak bezala ezagutu den filtrazio masiboaren lehen datuek. Panamako Mossack Fonseca abokatu bulegoak munduko hainbat iruzurgileri laguntzeko zerbitzuak eman ditu urteotan, herrialde askotako ogasunei iruzurra egiten lagunduta. Iaz, bulego horren datu base erraldoia Süddeutsche Zeitung egunkariko kazetari birengana heldu zen. Azken aldian datuak aztertzen aritu dira, AEBetako Nazioarteko Ikerketa Kazetarien Partzuergoarekin. Gurean Gipuzkoako Real Sociedad futbol taldea dugu paperotan aipatutako enpresa bat, baina datuak asko direnez, baliteke aurki izen gehiago ateratzea, datozen asteotan gaiak hari luzea ekarriko duelako. Ba hari horri tira egin asmoz, Oier Imazekin eta Aitor Kaltzakortarekin hitz egin dugu gaurko tertulian.