Podcast: Play in new window | Download
Ur gaziko eremu zabala, nonahi zaudela inguratzen zaituena. Mugagabetasun batzuentzat, muga besteentzat, paperezko itsasoetan paper bila itsasoratzen baitira hainbat siriar, afganistar, libiar, pakistandar…
Amaierarik ez duen inspirazio iturri likido, eskuragabe eta geografikoaren dimentsio sinbolikoa handia izan da idazleen lanetan. Ur apalategik dioen bezala «Erraidazu zer ikusten duzun itsasoan eta nolako idazlea zaren erakutsiko dizut».
Robinson Crusoerentzat presondegi bat izan zen bitartean, Beaudelairerentzat askatasun ikur. Sofoklesek gizakion miserien mareekin erlazionatu zuen eta Jorge Manriquek heriotzarekin.
Pako Aristik dio itsasoaren mugimendua hipnotikoa dela, sua bezala. Itsasoa hain da hipnotikoa, itsaso ondoan bizi den jendeak ez dakiela itsasotik aparte bizitzen. Beti dabiltza itsasoan sartu irtenean, beti daude adi, eta behar dute itsasoaren haize hori, paisaia hori…
Marinelak irentsi izan ditu baina hainbat istorio iritsi zaizkigu kostaldera olatuekin batera.
Nabarreriako uhinetatik arrantzatutako hainbat testu eta abestirekin saiatuko gara gurekin batera itsasperatu zaitezten.