Aste honetako ‘ARGIA’: eskoletako segregazioa, ‘Egian euskaraz’ dinamika eta Arturo Elosegi ibaietan aditua

Ostiral kutsukoa izan arren, asteazkena izanik, Argiaren aste honetako aleen aurrerapena egin dugu gaur ere Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Hasteko, Gasteizko eskola publikoetako guraso elkarte guztiek bat eginik plazaratutako salaketaz hitz egin digu, jatorri atzerritarreko haurrak eskola publikoetan kontzentratzeko joera hedatu delako. Gipuzkoara jota, Egian euskaraz bizi nahi dugulako dinamika bukatu berritan egin duten balorazioa aipatu digu, eta gauza bera Añorgara hedatzeko dagoen asmoa aurreratu. Amaitzeko, Arturo Elosegi EHUko Ibaien Ekologia taldeko ikertzaile eta ekologia katedradunari egindako elkarrizketako zenbait puntu nabarmendu dizkigu.

Hurrengo podcasta

Leire Martinez Marigorta: "Gizarte mugimenduen hizkuntza harremanetan eragin nahi dugu"

az. Mar 23 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan