BERBAZ: Edorta Jimenez, bizi-bizi, adimena kolonizatutako herrian

Aske antzean bizi dela begitandu zaigu.  Aske pentsatu, esan, bizi nahi duela. Bakan ohietakoa. Eta orduan berbaz gozatu norberak, berdin dio zein den gaia.
Baskoa ez dela bera, “andaluza bai, eta euskalduna” ekin dio Edortak argi, bere burua aurkeztearekin, patxadaz eta nolabaiteko amorruz, bizi gaituen garai zentzunbakoan («Todos los apellidos vascos», «Vaya semanita» eta «8 apellidos vascos», horren islada).
Mundaka Festival-aren kasuak ere aztoratu du azken aldian. Santa Katalinan egiteko asmotan dira berriro ere udaren erdian Mundakako paraje ederra astebetez pribatizatuz. Iaz estreinakoa, legez kanpo, udala jakinaren gainean eta babesle; Aldundiak eta erakundeek diru publiko asko jarrita; gutxi batzuren onura eta etorkizuneko plan urbanistikoak xede, herria diruz pizteko delako ideia salduz. Eta jende asko isilik, otzan, ahalge, lotuta, hau eta hura galdu dezakeelakoan libre eta zabal berba eginez gero.
Virginia Wolfek esana omen: «emakumeak idazle izateko gauza bi behar ditu: dirua eta gela bat norberarena». Eta Hertzainek «Oroimen txarra» eman ziguten.
Giro honetan, libururen bat aholkatzeko eskatu diogu, goxagarri, Edortari. Hara: «Rastros de carmín» (Greil Marcus); Azaletik sustraietara;  «Estolda jolasak», «19 kamera», «612 euro» eta «Hutsaren itzalak» (Jon Arretxe); «Gela bat norbererarena» (Virgina Wolf).

Kantak (biak Edorta Jimenezen hitzez):
Marijaiaren kanta
Astiro eta amorruz (Gari)
Erreferentziak:
Zain Dezagun Urdaibai (Ruedas de molino en Mundaka)
Mundakako Plazan, Mundaka Festival-i buruz

Hurrengo podcasta

Xabier Etxeberria: "Egunerokotik irten eta elkar ezagutzatik gaztetxeak aberastea nahi dugu"

ol. Ots 19 , 2016