Podcast: Play in new window | Download
Angela Davisen Euskal Herrirako bisita baliatu dugu asteon, beltzaz hitz egiteko. Iluntasunaren kolorea, argi ororen ausentzia. Handik edan du literaturak luzaroan, handik edan zinemak, kale kantoi estu eta ilunetan kokatzeko era guztietako traizio, trikimailu eta krimenak. Baina harrotasunaren kolorea ere bada beltza, eta badu bere diztira. Argi hura iristen zaigu emakume beltz batek zuriari autobuseko eserlekua uzten ez dion bakoitzean, edota suak Fergusoneko gau argitzen duen aldiro.
Gaur, bide batez, kolaboratzaile berri baten estreinaldia izan dugu: Esti Martinez. Pedro de Atarrabia literatur lehiaketan izan da saritua, eta gurean irakurri du Silikonazko Sabela ipuin ederra.
Gaur, Gagarinen Eskafandran, Beltza.