Podcast: Play in new window | Download
Hilabete falta da martxoaren 3rako, hilabete barru, 40 urte beteko dira Gasteizko Zaramagako Asisko San Frantzisko elizaren barruan biltzarra egiten ari ziren langileen aurka oldartu eta poliziak bost lagun hil zituenetik. Geroztik, urtero egun hura gogora ekartzeko ahalegina egiten ari da Martxoak 3 elkartea, eta aurten urrats kualitatibo bat ere egin dute bertako kideek. Izan ere, Irlandako Bloody Sunday elkarteko kideekin batera Derry-Gasteiz: We shall overcome, irabaziko dugu manifestua aurkeztu zuten joan den astean. Horren guztiaren inguruko kontuak Halabedi irratiko Igor Goikoleak ekarri dizkigu, Martxoak 3 elkarteko kide Lander Garciarekin hitz egin baitu.