Podcast: Play in new window | Download
Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu. Hasteko, Lorentxa Gimon euskal preso politikoaren egoera bereziki larria dela nabarmendu eta salaketarako aurreikusita dauden ekintzen berri eman digu. Amnesty International erakundeak larunbatean egingo duen batzar nagusian landuko den idatzi bat ere nabarmendu digu, Giza eskubideak eta bakea Euskal Herrian deiturikoa. Horiez gain, osasun arlora begira jarrita, Baionako ospitalera ekarri duten mamografientzako tresna berria aipatu du, ekografia bidez minbizia hautemateko aukera emango duena.