PIPERPOLIS: Alguillo & Alkimistak taldeak “Burua makurtu gabe” lana aurkeztu digu

Alguillo & Alkimistak Alfonso Guillo elgoibartarraren proiektu pertsonalena da. Estilo ugariren arteko fusioa eskaintzen du: rhythm & blues, funky, rock, musika latinoa eta gospel koruak. Guillok taldeko doinu eta hitz guztiak sortzen ditu, eta bere ibilbide musikal luze eta oparoaren emaitza da. Koska taldearen sortzailetakoa izan zen 1970eko hamarkadan, eta beste hainbat proiektutan parte hartu du geroztik. 2024ko udazkenean argitaratu zuen “Burua makurtu gabe” diskoa, 2025ean zuzenean aurkeztu duena. Taldeak emozioaren transmisioa eta musikaren bidezko lotura bilatzen ditu, bai barrura bai entzuleengana, horregatik du izena Alkimistak.

Deskargatu hemen.

The post PIPERPOLIS: Alguillo & Alkimistak taldeak “Burua makurtu gabe” lana aurkeztu digu first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Bellum taldea ZarataZarautzen

ar. Api 8 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan