‘Saros’ edo ‘Tides of Annihilation’ jokoak ezagutu ditugu azken ‘State of Play’ zuzenekoan

Lehena Housemarque estudio finlandiarraren obra berria da. Returnal 2, laburbiltzearren: planeta bitxi bezain arriskutsu batean roguelike elementuak edukiko dituen akziozko abentura izango da. Behin eta berriro hilko gara, geroz eta indartsuago itzultzeko. Bigarrena, berriz, Eclipse Glow Games ezezagunaren lehen jokoa da: Londres eta Avalon erresuma magikora eramango gaituen hack and slash ikusgarria.

Ez dira PlayStationekotik igarotako joko bakarrak izan, noski: dagoeneko ezagutzen genituen Onimusha: Way of the Sword, Metal Gear Solid Δ: Snake Eater, The Midnight Walk edo Hell is Us berriro ikusteaz gain, hainbat ustekabeko hartu ditugu Shinobi Art of Vengeance, Lies of P: Overture, Digimon Story Time Stranger zein Warriors: Abyss tituluekin.

Elden Ring Nightreign interesgarriari buruz mintzatu gara, bukatzeko. FromSoftware japoniarrak joko berriaren sareko probaldia burutu du, lehen aldiz zer nolakoa izango den ganoraz ikusteko aukera eskaintzearekin batera.

Ahaztu jokalari bakarrarentzako abentura epikoez: kooperatibora bideratutako roguelike bizkorra eta dinamikoa dugu Nightreign. Hiru egun, edo, hobe esanda, gau bizirautea proposatzen digu beste bi lagunekin batera ekipamendua biltzen eta mailaz igotzen gabiltzan bitartean. Azken helburua: gaujaun beldurgarrietako bat garaitzea.

Hurrengo podcasta

XTP #088 Obulazioa zikloaren erdigunera (2.saioa)

og. Ots 27 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan