KULTURKUBOA : Eideren Kokoak 7 itsasoetan + Liberen azal ziztatua …

Aste honetako Kultur Kuboan : Eider Eibar Zugazabeitia ilustratzaile bizkaitarra ezaguna da batez ere haur eta gazte literaturan egin dituen lanengaitik. Azken denboraldian, bere laguna den Iskander Sagarminaga igerilariarekin proiektu harrigari bat burutzen ari dira : Zazpi Itsasoak igerian zeharkatzea eta beren bizipenak «kokoak.eus» webgunean partekatzea, Margo Piratak izeneko pertsonaien bidez.

Libe Garcia de Cortazar, Bilbon sortua eta Gasteizen bizi den abeslari eta tekla jolea da. Gasteizko Neubat taldean hasi, Sorkun eta Ekon-en taldeen partaide eta Izaki gardenak taldearekin 2 disko argitaratu ditu. Orain bakarlari gisa ari da (Libe izenarekin) eta « Azal Ezten » izeneko bere azken diskoa aurkezten digu.

Musikak : Têtes Raides « Je voudrais pas crever », AlbøSax « Ufa goxo », Isobel Campbell And Mark Lanegan « Min Deus Ibi Est ».

 

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Ignazio Arakistain · 02.28

al. Mar 10 , 2025