Beranduegi egi likidoen eta gezur solidoen arteko oreka bat da. Egia da gutako batek baginei oihu egiteko ohitura duela; eta gezurra da Kevin eta Izarrek Benito Lertxundi autoarekin kasik harrapatu zutela. Bi mutur horien artean mugitzen gara gu. Eta zuenak ere jakin nahi ditugu: egin al diozue inoiz zakil bati putz? Eta bagina bati oihu? Zuen esperientziak entzuteko gogoz gaude, probatu eta kontatu. Hiltzear gauden honetan, denak balio du-eta.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Stromae – ‘Alors on Dance’
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.