Piperpolis: Kokein taldearen berriaz Zaloa Urainekin

Kokein taldea 1999an sortu zen Eibarren, eta 25 urte bete ditu. Zaloa, Iker, Jatsu, Haritz eta Eduk osatzen dute taldea. Argitaratu berri dute disko berezia, Bidea da helmuga deiturikoa. Bertan, kontrola galduz barre egiteko gonbita luzatzen digute hasiera-hasieratik, Bidean goaz kantuak irekitzen du diskoa, izan ere, oraindik badute zer sortu, zer esan, zer bizi… Zaloa batu zaigu saiora. Hainbat artistek egin dituzte bertsioak: Miren Narbaiza, Ander Mujika eta Joseba B Lenoir, Zea Mays, Eraso!, Maite Arroitajauregi (Mursego) eta Nakar taldeak. Otsailaren 13an Bilboko Kafe Antzokian zuzenean arituko dira diskoa aurkezten.

Deskargatu hemen.

The post Piperpolis: Kokein taldearen berriaz Zaloa Urainekin first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Egun Ero: ilbeltzak 28

ar. Urt 28 , 2025