Podcast: Play in new window | Download
“Lurraren defentsan, kriminalizaziorik ez. Aroztegia gelditu” lelopean heldu den otsailaren 1ean mobilizazioa deitu dute Iruñean. Izan ere, 2021ean Aroztegiako obrak gelditzeko kanpaldian parte hartzeagatik 56.000 euroko diru-isuna eta 20 urteko kartzela zigorra eskatzen diete 7 baztandarrei. Garbiñe Elizegi auziperatua izan dugu gurean azalpenak ematen.