Saio honetako albisteen atalean, gaurkotasun teknologikoaren funtsezko bi albiste aztertuko ditugu. Lehenik eta behin, TikTok AEBetan aldi baterako etetea eztabaidatu genuen, ByteDance-ri bere operazioak herrialdean saltzea eskatzen dion lege bat onartu ondoren, erabiltzaileen datuen segurtasuna bermatzeko. Neurri horren eragin politikoa, luzapena emateko Donald Trumpen esku-hartzea eta pribatutasunaren, segurtasun nazionalaren eta adierazpen askatasunaren gaineko inplikazio legalak aztertuko ditugu. Ondoren, Estatuko fiskal nagusi Álvaro García Ortizen kasuaz hitz egin dugu, sekretuak ezagutaraztearen ustezko delitu batengatik ikertua. Auzitegi Gorenak bere kontu pertsonalen datuak eskatu dizkie WhatsApp eta Googleri, mezuak, segurtasun-kopiak eta komunikazioen erregistroak barne, 2024ko martxoan gertatutako balizko filtrazioak argitzeko, ikerketa judizialetan teknologiak duen papera nabarmenduta. Gero, Gaming Roomeko Gaizka Carmonarekin hitz egingo dugu, Nintendo Switch 2-ren nobedadeak konta diezazkigun. Nintendoren kontsola berria joan den urtarrilaren 16an aurkeztu zen, diseinua eta ezaugarri batzuk ikusi genituen bideo batean. Gaizkarekin bideoa aztertu eta kontsola berriari buruz baieztatu den guztia komentatu dugu.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
Deskargatu hemen.
The post Sarean Zehar #389: [Gorenak fiskalaren txatak eskatu ditu, Trumpek luzapena eman dio TikTok-i eta Nintendok harridura sortu du Switch 2rekin] first appeared on Bilbo Hiria irratia.