Ceferina Fontellasen bizitza antzerkira eraman dute Atetzen

Ceferina Fontellas beuntzarraren historia kontatu dute Atezko herritarrek herri antzerkiaren bidez. Arrakasta handia izan zuen ikuskizunak, 80 bat lagun hurbildu baitziren Eritzeko Kultur Eskolara, tartean, Fontellasen familiako kideak.

Iruñeko Abarzuza liburudenda ospetsua ireki zuen Fontellasek, eta euskarazko liburuak ekartzen zituzten bertara, legez kanpo egon arren. Horregatik, euskararen alde egindako apustuagatik hainbat omenaldi egin izan dizkiote Fontellasi. Oraingoan, Atezko herritarrek egin diote aitortza, antzezlanaren bidez.

Hurrengo podcasta

XTP #085 It’s the Buzz, Cock!

az. Urt 15 , 2025