Euskarazko espazioak bultzatzeko, Mintzakide proiektua eskualdean

Azken urteetan hainbat talde izan ditugu martxan eskualdean, eta aurten ere ari dira elkartzen. Asteroko hitzorduez gain, noizean behin, bestelako ekimenak antolatzen ere saiatzen dira. Esaterako, abenduaren 18an talo jatea egin zuten Gerendiaingo elkartean. Arrakasta handia izan zuen ekimenak, 22 lagun elkartu baitziren bertan, Mintzakide proiektuko 4 kide, 3 irakasle eta 15 ikasle. Parte-hartzaileek kontatu dutenez, giro ederrean pasatu zuten arratsaldea, eta talo goxo-goxoak egin zituzten. Badakigu tripak jaki goxoz betetzea jendea konkistatzeko bide egokia izan dela beti… bada, izan dadila mingainak euskaraz kutsatzeko aitzakia ere! 

Eskualdeko mintzakide taldeen tokiak eta ordutegiak: 

-Jauntsarasko Apeztegiberrin, astelehenetan, 18:00etan
-Iraizozko Ostatuan, asteazkenetan, 18:30ean

Hurrengo podcasta

ADI - Guadalupeko The Bolokos talde punk kreola!

az. Urt 8 , 2025