BTN 2×07: Iholdi Beristain | Idoloak

Zuek baduzue asko miresten duzuen idolorik? Edo inoiz atsekabetu al zaituzte asko miretsi duzuen norbaitek? Idoloak eta fanak bereizten dituzue, ala “nire fana da” esaten duten horietakoak zarete? Aste honetan Iholdi Beristain abeslari eta aktorea gonbidatu dugu famaz, idoloez eta fanez hitz egiteko. Goazenengatik ezagutuko duzue askok, baina beste hainbat antzerki proiektutan buru belarri sartuta dabil Portugaleteko aktorea.
Aitor Altuna kolaboratzaileak, berriz, munduko fan klub handiena izan du hizpide: Jesukristorena, zehazki.
ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailak babestutako saioa da BTN.
Posted in BTN

Hurrengo podcasta

Antzerki Etxea etabar #26

ar. Mar 5 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan