Bolo-bolo dabil albistea: bueltan dira Steam Machine gailuak

Urteko azken Game Erauntsia irratsaioan gure plataforma gogokoenera itzuliko gara. Azkenaldian Switch 2 misteriotsuari zein PlayStation-en eta Xbox-en kontsola eramangarrien prototipoei buruz ibili gara; oraingoan, Steam-en hardware unibertso eraberritua ezagutu dugu.

Filtrazioak eta zurrumurruak dira, bai, baina esanguratsuak: Valve-kin askotan gertatu den bezala, Steamen bezeroaren nahiz Deck-aren kernel kodeetan zaleek egindako aurkikuntzak dira. Berririk potoloena mahaigaineko Steam PCari lotutakoa da; hau da, Steam Machine gailuen itzulera. Egia izango ote? Horrez gain, VR kaskoak zein hauen aginteak, 3D antzeztoki funtzioa eta Steam Controller 2 mandoari buruzko informazioa ere jaso dugu.

Zerbitzu jokoei begira jarri gara albistegian. Alde batetik, Ubisoft-ek XDefiant tiro jokoaren zerbitzariak itxiko dituela jakin dugu: 2025eko ekainean agur esango diogu tituluari, baina jokalari berriek dagoeneko ezin dute deskargatu. Beste aldetik, Marvel Rivals berriaren eztanda ikusi dugu: Overwatch arrakastatsuaren klonak hamar milioi jokalarien langa gainditu du lehen hiru egunetan.

2024a behar bezala amaitzeko, euskarazko joko berriak aurkeztera gatoz. Berriak, bai, pluralean: Amnesia: The Dark Descent, SOMA eta Amnesia: The Bunker beldurrezko abentura sarituen ordenagailuko bertsioak  euskaratzeaz arduratu da Zital bideojokozalea.

Ohi bezala, Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendara gehitu ditugu, itzultzeko jarraibide guztiak azalduz. 181 bideojokorekin bukatuko dugu urtea; aurten 31 euskarazko titulu gehitu ditugu!

Hurrengo podcasta

Antzerki Etxea eta abar #40

az. Abe 18 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan