Gurean komikiaren presentzia gero eta handiagoa da. Euskaraz sortutakoak asko dira, baina baita euskara ekarritakoak gero eta gehiago dira. Azken urteetan Astiberri argitaletxeak ezinbesteko klasiko matzuk ekarri ditu euskarara. Horretan lanean aritu da Julen Gabiria. “Maus” izan zen lehena, aurreko urtean Joe Sacoren “Palestina” ekarri zuen eta oraingoan “Gerra Gazan”. Gainera lehenengo euskaraz argitartu da. Gerra Gazan 32 orrialdeko garrasia da, gerraren indarkeriari buruzko komiki latza, demokraziaren hauskortasunaz diharduen obra. Kaosaren aurrean ezertarako ahalmenik ez duen gizon batek, Joe Saccok, paparretik heldu eta irakurketan murgiltzeko gogoa piztuko digu. Saioaren bigarren tartean ATX teatroren Marmarra antzezlanaz jardun dugu.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: Gerra Gazan komikia eta Marmarra antzezlana first appeared on Bilbo Hiria irratia.