Hernaniko Tabernetako txapela Ekain Tolaretxipik jantzi zuen pasaden asteko ostegunean, Harri Agirresaroberekin buruz burukora iritsita. Oholtzara txalo-zaparrada baten laguntzan igo ostean, Andoni Mujikak jarri zion txapela Tolaretxipiri eta hau izan zen bere agurra:
Zorionak Harri ere ez dezu
bate meritu makala
Gainontzeko hamaikei ere
zorionak berehala
Batzuk kartzelan daude oraindik
ta ezin egin itzala
Ze haiek barrun dauden artean
da problema soziala
Aurreko hilean nere senide
kuttun bat joan egin zala
Jakin zazue une txarretan
onenak hauek dirala
La entrada Hernaniko Tabernetako Txapelketan Ekain Tolaretxipi izan zen garaile se publicó primero en Ataun Irratia.