13. Nola irakurzaletu ikasleak?

Irakurtzen al dute –eta irakurritakoa ongi ulertzen al dute– haur eta gazteek? Eta helduok? Eskolan zein tarte eskaintzen zaio irakurketari eta literaturari? Nola prestatzen da ikasleei eskaintzen zaien liburu zerrenda eta nolako liburutegiak dituzte ikastetxeek, baldin eta liburutegia badute? Motxila bete galdera, mahaiaren bueltan hiru solaskide elkartu ditu Mikel Garcia kazetariak: Mariasun Landa idazlea eta Xabi Salaberria eta Nora Uribeetxeberria irakasleak.

Mahainguru horretan jasotakoak bildu ditu hilabete honetako Larrun aldizkarian, eta hilero bezala, gako nagusiak kontatu dizkio Gorka Peñagarikanori podcast honetan. 

Xehetasun gehiagorako irakurri erreportajea osorik

Hurrengo podcasta

Larrun #13: Nola irakurzaletu ikasleak?

ol. Eka 28 , 2024