3×19: Polimaitasun eskizoidea

Ez dakigula nola, hasi gara jolas librearen (ejem) eta izaera eskizoideen arteko loturaz hizketan, terapiak gora terapiak behera, obsesioak eta beste, eta bukatu dugu polimaitasunaz hizketan, poli kiroldegiez eta poli bizilagunez. Baina inportanteena ez da hori, baizik eta EHZrako bi sarreren irabazleak jakinarazi ditugula. Bergarako gaupaseroak eta irrien lagunak jaso dute saria. Zorionak!

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

Hurrengo podcasta

Bidean aurrera jarraitzeko beharrezkoak dira gogoa eta ilusioa

ol. Eka 16 , 2023