KulturKuboa : Ilunabar eta Amesgile …

  1. Aste honetako Kultur Kuboan : Baionan bizi den Amaia Carrère marrazkilaria, ilustratzailea da. 2022an martxan jarri zuen bere jarduera profesionala Bruselan komikia ikasi ondoren. Haurrentzako ilustrazioa, fantasia eta umorezko komikiak egiten ditu.

  2. Belarrik ekoiztzutako « Ttinka » haurrentzako disko libururako ilustrazioak egin zituen Arantxa Irigoien eta Philippe Alborrekin elkarlanean.

  3. 2024ko udazkenean, « Lunatique », euskaraz « Ilunabar » komikia auto ekoizten eta argitaratzen du.

  4. Parada izan dugu Amaiarekin solastatzea.

  5. Bere azken obra aipatzeaz gain, bere ibilbideaz eta hausnarketaz hitz egiten dizkigu Amaiak…

  6. Legorretakoa (Gipuzkoan) den Betzaida Urtaza Elizburuk interesgune ainitz ditu. Izan ere, haur-hezkuntza, antzerkia, turismoa, argazkilaritza, sukaldaritza ikasi ditu eta «Amesgile» deitutako argitaletxea sortu du bere liburuak plazaratzeko. Bere istorioetaz aparte, beste sortzaile batzuen ipuinak zabaltzen ditu baitaere.

  7. Betzaidarekin egon gira eta bere jarduera guztien berri eman zigun.

  8. Musikak : La Furia « Animalez », Alaide Korso « Diskusao» (Espana – 2023), Black Sabbath « Paranoid »

  9. Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Zerk ezaugarritzen du gure garaia?

al. Abe 9 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan