Alegitik Ternuara, bakailao arrantzaleek urratutako bidea jarraituz

Ithaka-txikia



Ithaka txikia

Ithaka asko daude, ametsak eta asmoak bezain beste, akaso. Gaurkoak ozeanoz bestalde eraman gaitu, euskal baleazaleen eta hain aitzinera jo gabe euskal bakailao arrantzaleek urratutako bidea jarraituz Ternua, Saint-Pierre eta Mikule aldera egingo dugu. Iker Iriarte Alegiarra izan dugu bidaide eta hark kontatuko digu  zer, nork, noiz eta nola topatu zuten han.

Iazko neguan, otsailan zehazki,  egin zuen bidaia Iker Iriartek eta oroitzapen oso onak ditu «nik atsegin ditut hotza, iluntasuna eta deprimenteagoa den eguraldia» dio. Zeropeko tenperaturan pasa zuten egonaldi osoa, itsas ertzak izoztuta eta egunak motzak. Baina horrek balio izan zien «lekuaren gogortasunaz» ohartzeko eta «lehenago toki horretara iritsi zirenek zer bizi izan zuten» jakiteko.

Ez pentsa Ternuara kostako herritarrak soilik joaten zirenik, Tolosaldeko jende ugari ere arrantzara joan zela kontatu digu Iriartek, baita Alegitik ere, eta horregatik ametsa izan dela beretzako lur horiek ezagutzea. Bertako jendea ezagutzeko aukera izan zuen Iriartek, eta horiek denak kontatu dizkigu Ithakan.
 

Hurrengo podcasta

Reggae Fever x 35

ol. Urr 9 , 2020