Aste honetan ur harroetako ibaietan dantzan ariko gara, edo behintzat Mikel Sarasola kayakista donostiarrak egiten duena irudikatzen saiatuko gara.
Txikitatik oso mugitua izan zela gogorarazten diote aitak eta amak. 10 urte zituelarik, piraguismo ikastaro batera eraman zuten, eta hantxe, Kontxako Badiako uretan hasi zen historia luzea hau. Astebetera eskimoteatzeko gai zen, behin iraulita kayakari buetal eman eta ur azpitik ateratzeko gai alegia. Hilabeteren buruan lehenengo aldiz sartu zen ibai batean… eta gaur arte.
Patagonia du bazter kuttuna. Pandemia gure bizitzetan sartu aurretik han zebilen. Baina denboran atzerago, orain dela justu urtebete, bidaia berezia egin zuen Groenlandiara, aita-ama eta arrebarekin. Horretaz guztiaz hitz egingo dugu, gustora!