KULTURKAPSULAK : Bergizarteratzea duintasunez egin behar da … (Iparraldeko Harrera elkartea)

Iparraldeko Harrera elkartea, Euskal gatazkaren ondorioz espetxea, erbestea edota deportazioa pairatu duten norbanakoak modu kolektiboan laguntzeko tresna da.

 

Gaur egun ezagutzen dugun gizartean, hainbat urtez espetxean edota euskal herriaz urrundurik egon diren norbanakoek zailtasun askori aurre egin behar diete. Harreraren jarduera bost ardatz nagusitan antolatua da : Medikuntza asistentzia, Etxebitza, Asistentzia ekonomikoa, Lana, Laguntza administratibo & judiziala.

 

Jokin Etxebarria, elkarteko kideak, laguntza kasuen adibideak ematen dizkigu …

 

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Toots And The Maytals taldearen ibilbidea

og. Abe 5 , 2024