Sarean Zehar #386

Sarean Zehar programa albisteen atalarekin hasiko dugu. Bertan, La Vanguardia eta The Guardian egunkariek X. sare soziala uzteko hartu berri duten erabakiari helduko diogu. Mugimendu horrek plataforman zer eragin duen aztertuko dugu eta komunikabideak irakurleekin konektatzeko erabiltzen ari diren aukerak aztertuko ditugu. Nazioartean, funtsezko bi gai nabarmenduko ditugu: Europan alarmak piztu dituzten Baltikoko itsaspeko kableen mozketak, eta Estatu Batuetako Justizia Departamentuak Googleri Chrome eta Android dibisioak saltzeko duen asmoa. Elkarrizketa tartean, Iosu Albizu Tracking Bilbaoko hirugarren podcast lehiaketaren irabazlearekin hitz egingo dugu. Sol Minor bere proiektuari buruz gehiago kontatuko digu, lehiaketa honetan lortutako sariari esker garatu ahal izango baitu. Amaitzeko, Kabian, Durangoko Azokako gune teknologikoan, egingo diren jardueren errepasoa egingo dugu.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

The post Sarean Zehar #386 first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 402

al. Abe 2 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan