KULTURKUBOA : Hor da lehen Emazteen etxea ! + Liburuen harpidetza Hariarekin …

  1. Aste honetako Kultur Kuboan : Iparraldeko Emazteen Etxea elkarteak Urruñan bere lehen egoitza iredki zuen joan den urriaren 18an. Helburua : elkartzea, partekatzea eta mobilizaziorako espazio kolektiboak eraikitzea da, emakumeak jasaten dituzten desberdintasun eta dominazio sozial, politiko, juridiko, ekonomiko eta kulturalak indargabetzeko, euren emantzipazioa, autonomia eta elkartasuna sustatuz.

  2. Itziar Varela, Emazteen Etxea elkarteko kideak, bere ibilbidea azaltzeaz gain, toki honetan zer gertatuko den azaltzen dauku.

  1. Saratarra den Mirentxu Ibargarai, irakasle izan ondoren eta 3 haurren ama izanki, haur eta gazte literaturan formatu zen. 2023an, liburu harpidetza den «Haria» proiektua sortu zuen. Harpidetza honen helburua eta funtzionamendua azaltzeaz gain, bere irizpideak liburuak hautatzeko aurkezten dizkigu Mirentxuk, detektibe moduan ibili behar dela aitortuz …

  2. Musikak : Hubert Felix Thiefaine « Demain les kids », Turkmen TV & Radio Pop Orchestra « Yunost » (Turkmenistan – 1980), The Smashing Pumpkins « Ava Adore »

  3. Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Garazi Arrula · Txalaparta argitaletxea

al. Aza 25 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan