Podcast: Play in new window | Download
Nafarroako egungo Gobernuak, aldaketaren gobernu gisa izendatu izan denak, 100 egun bete zituenean zenbait konturen falta sumatzen zuten euskalgintzako kideek: Hizkuntza politikari dagokionez, euskaldun ororen hizkuntza eskubideak bermatuko dituen Euskararen Lege berri bat egitearena, adibidez. Zehazki, gaur bete dira 29 urte Nafarroako Vascuencearen legea indarrean sartu zela, eta urtemuga baliatu nahi izan dugu gaia tertuliara ekarri eta Aitor Abaroarekin eta Ander Perezekin hausnartzeko.