Sarean Zehar #384

Atal honetan adimen artifizialak harreman pertsonaletan duen eragina aztertuko dugu, Estatu Batuetako nerabe baten kasu tragikoaren ondoren. Komunikabideetan albiste batzuk nola tratatzen diren ere komentatzen dugu, beharrezkoak ez diren xehetasunak eta arinkeriak gehituz. Internet Archive zibererasoak pribatutasunari eta informaziorako sarbideari nola eragiten dion ere aztertuko dugu. Gainera, harpidetzak bertan behera uztea zailtzen duten “tranpa ilunak” debekatzen dituen AEBko araudi berria eta gripeari eta COVID-19ari aurre egiteko telelana medikuaren aginduz ezartzeko Espainiako Osasun Ministerioaren proposamena eztabaidatu ditugu. Gure “Errepikapena” atalean, Ameriketako Estatu Batuetan TikTok enpresaren aurka egiten ari den prozesu judizialean ezagutzen diren barne-dokumentuak aipatuko ditugu berriro. Programa, ohi bezala, TituLOL atalarekin amaituko dugu.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

The post Sarean Zehar #384 first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 399

al. Aza 4 , 2024