Podcast: Play in new window | Download
Azaroko azken ostirala izanik, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenaren bisita izan dugu gaurko saioan, eta harekin barneratu gara azaroko Mirarikeria-n. Txirula eta guzti etorri zaigu, gainera. Honatx bere teoria elaboratua: eskola garaiko musika klaseetan bereizten dira klase sozialak.
- Familia dirudunetako haurrek, solfeo ikasten dutenez, musika tresna konplexuak jo ditzakete
- Klase ertainekoak direnak txirularekin konformatzen dira
- Eta klaserik baxuenekoek triangelua edo klabeak jotzen dituzte